LENTZERIA, emakumearen ezkutuko sekretua

“LENTZERIA, emakumearen ezkutuko sekretua” izeneko erakusketak XVI mendetik 1930 urtera bitarte emakumezkoek jantzien azpian gordetzen zuten barruko arropa erakusten du

Aldi baterako erakusketa

2024.03.09 – 2024.04.28

Iñudeak jantziak donostia jantziaren zentroa

XVI mendetik 1880 urte bitarteko barruko jantziak erreplikak dira, armazoi edo kaiolen artean, XVI eta XVIII mendeetako tontilloak, XIX mendetako krinolina eta polisoiak. 1880-1930 urte bitarteko lentzeria, jatorrizko jantzien bidez ikus daiteke: kortseak, kortse-estalkiak, pololoak, galtzerdiak, barruko gonak, kamisoiak...

Lentzeria hori ikusteko hiru modu proposatzen ditu erakusketak; jantzitako manikietan emakumezkoak eramaten zituen barruko arropa guztiak janzten zituen ordena berean, hiru lona erraldoietan XX. mendeko bi emakumezkoen argazkiak zuri beltzean, eta XIX mendeko marrazki bat, eta barruko arropa solteak gertutik ikusi ahal izateko.

Barruko arropak historian zehar izan duen garapenaren azalpena hainbat testutan irakurri dezakegu, batetik garai bakoitzean moda zein zen deskribatzen da, eta bestetik, jada desagertutako sei barruko jantziren deskribapena.

nodrizas trajes exposicion Jantziaren Zentroa

nodrizas trajes antiguos exposicion Jantziaren Zentroa

Galtzerdiak

Antzina, galtzerdi finak zetaz ehuntzen ziren, nailona aurkitu zenean aldiz, material horretan egindakoak nagusitu ziren, hala ere, ez zuten gehiegi iraun, izan ere, Bigarren Mundu Gerran, nailon ekoizpena jausgailuak egitera bideratu zuten.

Gerra amaituta, berriro ere galtzerdien ekoizpen industriala abiatu zenean, egun gutxitan lau milioi galtzerdi pare saldu zituzten.

 

Pololoak

Pololoak, praka bonbatxo motzen itxurako jantzia, galtza tradizionalen oinordeko eta kuleroen aurrekari dira. Hankartean irekidura bat zuten premia jakin batzuk errazteko. Belaunen azpiraino iristen ziren, zimurtua edo zintaz lotuak eta parpailez eta dentelaz  apainduak.

Polisoia

Polisoia, 1870 inguruan, krinolina ordezkatu zuen barruko armazoia izan zen. Gerrian lotuta, bi gonen azpian janzten zuten XIX mende amaierako emakumeek soinekoak puztu zitezen.  Armazoi horrek erabat aldatu zuen emakumezkoen silueta.   Soinekoen oihal guztia goraka eta atzealdean jasotzera pasa ziren, bizkarretik gora jauzi batean erortzen zen oihala txorkatilak bitarte drapeatu eta parpailetan.

 

Kortsea

Kortseak, emakumezkoen barneko jantzi gisa, Italian izan zuen jatorria.  XVI. mendean, Katalina Medicik Frantzian sartu zuenean, kortseak indarra hartu zuen emakumezko janzkeran.

XVIII. mendean kortseak V formako goiko gorputz- enborra sortzen zuen, bularrak altxatu eta forma eman, diafragma estutu, eta gorputzaren postura hobetzea zen beronen helburua.

1830eko hamarkadan,  kortseak erlojuaren itxura hartu zuen, materialari dagokionez, altzairuzko hagaxkekin egina, lokarriekin lotzen zuten.

 

Krinolina

Jatorrian, zurdazko bilbe bat eta kotoizko edo lihozko irazki bat zeraman oihal zurruna zen.1830 inguruan agertu zen, eta 1856rako egitura zurruneko gona zabala bihurtu zen, altzairuzko uztaidun kaiola baten itxurakoa, emakumeen gonei eta soinekoari eusteko diseinatua.

1850 eta 1870 artean, krinolinak modu bitxian erabiltzen hasi ziren, 1865  inguruan lortu zuen bere tamaina handiena, 1,60 metroko diametroa neurtzera iritsita.

 

Tontilloa

Barruko armazoia, XVI. mendetik XVIII. mendera gonak harrotzeko erabili zen. Uztai edo balea-bizarrez eraikia, emakumezkoen siluetako aldaka handitzen zuen.

Mendeak aurrera egin ahala, armazoia handituz joan zen, eta Maria Antonieta erreginaren garaian alde bakoitzean metro bat baino gehiagoko luzera izatera iritsi zen. Neurri horien ondorioz, kasu askotan, zalgurdietako, etxeetako eta aretoetako ateak aldatu behar izan ziren, emakumeak erraz sar zitezen.






Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 7€
. 5 urtetik beherakoak DOAN
. Hilabeteko lehen igandea DOAN

JZ laguna egin

 

LENTZERIA, emakumearen ezkutuko sekretua