Jantziaren Zentroa-ri buruz

Jantziaren Zentroaren helburua bikoitza da, batetik, gure arbasoek erabiltzen zituzten jantziak batu eta kontserbatzea, eta bestetik, XVIII-XX mendeen arteko Euskal Herriko zein nazioarteko jantzien bilakaera, modaren ibilbidearen berri eman eta erakustea.

Jantziaren Zentroak 2017 urteko apirilaren lehenean zabaldu zituen ateak Iraultza Dantza Taldeak Errenteriako Udalarekin adostutako lan hitzarmenaren ondotik.

Errenterian, Kapitain-etxea izeneko XVII. mendeko eraikinean kokatua, eraikinari izena bertan jaio zen Matxin de Uranzu edo Matxin Errenteriako itsas kapitainak eman dio.

Jantziaren Zentroaren helburua bikoitza da, batetik, gure arbasoek erabiltzen zituzten jantziak batu eta kontserbatzea, eta bestetik, XVIII-XX mendeen arteko Euskal Herriko zein nazioarteko jantzien bilakaera, modaren ibilbidearen berri eman eta erakustea. Horretarako erakusketa finkoak eta bisitak antolatzeaz gain, informazioa eskaintzen da.

Taldea

Jantziaren Zentroan Iraultza Dantza Taldeak urtetan batutako jatorrizko jantziak, mila piezatik gora ikusteko aukera dugu. Urtero erakusketa finkoa aldatu egiten da, zentro bizia izateaz gain, biltegian gordetako jantzi guztiek jendaurrean aurkezteko aukera izan dezaten.

Behin erakusketa amaituta, ikusgai egon diren jantziak Gordailuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bilduma Zentroaren, gordetzen dira, oihalek kontserbaziorako beharrezkoa duten hezetasun eta tenperatura egokian.

Zentroaren zuzendaria

Ramón García

Jantzien zaintzea

Marisa Mugica

Jantzien zaintzea

Alaitz Mendiburu

Bisita gidatuen arduraduna

Estibalitz Odriozola

Behin behineko erakusketen arduraduna

Olaia Taberna

Komisarioa eta eskuratzeak

Germán Nestares

Ekonomia eta sare sozialak

Leire San José

Dokumentazio eta komunikazioa

Ainhoa Mendiburu

Non gaude

Kapitanenea Kalea, 6
20100 Errenteria
Gipuzkoa

Nola iritsi

Ordutegia

Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00


Igande eta jaiegunak
11:00 – 14:00

Prezioa

Sarrera orokorra: 3€
Bisita gidatua: 5€
5 urtetik beherakoak doan

JZ laguna egin

 

Jantziaren Zentroa